XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

TOLOSA

Gure adiskide begiko dan Esnaola'tar Pantzeskaren emazteak, aur zoragarri bat argitara du.

Biy-artorako emakume bat geiago.

Joan zan igandez, jaio berria ugutzatu zuten. Izen politak benetan ugutzatu-berriarenak: Miren, Julen, Andone.

Zorionak lagun. Beti zintzo, Abertzale oso beti.

Zorionak, Jaungoikoak ojandikak mesedeaz.

Aurtxo jaio berria, senar emazteoi, poz-ituri izango al zaizue.

OROIPEN BAT

Bi gizonek, badute tolosar euskaltzaleongandik zer artzekoa.

Gure artean degu bat, Jainkoa'k aiztotxoan eraman digu bestea.

Aurten, Tolosa'ko eleizetan euskerari egin zaion opalbenak, zaarrze dit iduri oroimena.

Bi gizonenganako maitasuna zait indar indartu kolko barnean: Izuarritzaga tar Jerbasi aba, Miren biotzeko Semea, eta Lizardi tar Xabier (G. B.)

Amaikatxo naigae berenagatu zitun euskera-maitasuna bide zarra, Tolosa'ko Corazonistas deritzaien lekaidetxeko buru zalarik.

Garbi mintzo bear gera.

Aita Iruarritzagak asko merezi baitu.

Gaur baño zailtxego zan euskera alde arpegia azaltzea.

Eleiz-gizonentzat batezere.

Separatistatzakoa azkar asko bai zen dun gañean.

Arkitu zun ordea euskerazko txonitzak nundik nora bidezabaleratu.

Garizuman giñan.

Kristauari gogojanaria eskeñi oi zaigun aroan.

Bere burua, erriaren aurrean agertu nai izan balu, etzezakea nobeagorik asmatu.

Euskerazko gogo jardun aldia eskeñi tolosarroi.

Alaxe egin zun.

Iragarkik zabaldu erazi zitun.

Tolosarrok entzun al izango gendun Jainkoaren itza, goizean goiz oieko epela utzi bearrik gabe, egoki-egoki zetorkigun garaiean.

Arratsaldeko zazpitan, Jaunak! Tolosan... gogo-jardunak euskeraz... arratsaldeko zazpitan!

aBteon batez, pozez entzun zun euskerazko gogo-jardun iragarkia.

Eta pozak eragiñik, izparringietaratu zun berria.

¿Noal gañera? Gogoratzen ote irakure, aako Un vecino, Otro vecino eta abar izenordeko aietzaz?

Askar jarri zitzaion aurrez-aurre bere poz-iturriari akatzak arki zizkiona.

Atso ortz-ustel, txima-jariyo baten antzera, ordun ere Olazabal'en ebanjelio liburua izan bear.

La Constanciatik, ura amorrua, motelak, vecinos sail ura aginka txirtxilatzeko! Gure aldetzalea, lotu zitzaion patxara osoan eztabaidari eta antxe ziran ikustekoak...

Amaikatxo itz bide jarritako gogo-jardunak aietxek.

Ondoren, bi itz lotu zitzaizkidan biotz-biotzean.

Tolosa'ko lenengo euskerazko gogo-jardunen eratzallearena.

Iruarritzaga'tar Jerbasi abarena, bat. EL DIA ren orritan azaldu ziran vecinos aietzaz jabetu zan euskaltzalearena bestea: Lizardi'tar Xabier zanaren (G. B.) izen maitea.

Onek garbitu bai zitun gerorako bideak.

Joan dan Garizuman, irakurle, ampquot;Mixiotan ibilli gatzaizkizu tolosar kristauok. Euskeraz... gure eleez, irakaspen deun bidez gartu gaituzte.

Amaika eroitzapen zar astindu zizkidaten ene baitan. Mixioak euskeraz ¿nola ordea? Ez baita atzo goizekoa. Gabero, gabero, alajaña, zazpi-zazpitan eleizaratuz gero, Jainkoa'ren itza gure elez entzun... Eta, beti, zaarrez zitzaidan iduri oroimena.

Ene baitan, atsegin poz ugin tartean, bi izen nenkuskidan: Ituarritzaga'tar Jerbasi, Lizardi'tar Xabier...

Iza nire, aita Iruarrizagak, euskerazko gogo jardun aiek eratu ez bazitun, eta Agirre zanaren lumak, bazterrak astindu ez baiztun, entzungo algendun aurtengo Garizuma deunean, Jainkoa'ren itza gure elez? Apiña. Baño, gaurkoan, ziur baño ziur, oiustatu gentzake, noizpeinka, Tolosa'ko eleizetan euskerari gordetzen zaion begirapena, alita Iruarritzaga eta Lizardi'ri esker dala. Asko esatea dala? ¡Ez!!

Ori zala ta, nion asieran, bi gizonek badutela zer artzekoa guregandik: Tolosako euskeltzaleongandik.

Gure artean degu bat. Jainkoa'k aiztotxoan eraman digu bestea.

Arrigarria. Bizi diralarik etzaigu gogoratzen gure gzon ospetzuak goratzea. Eriotz zitalak arnasa ebaki dienez gero, ordea, ordun bai, gorosarre oro, gutxitxo iduri.

Bizi diralarik, goratu bear ditugu artzekodun zaizkigunak.

Ludikide zaigu Aita Iruarritzaga.

Gure artean degu.

Erakutsiko ez ote gure biotz eskerra? ?Nola?

Tolosar kristau euskaltzeleok, batez ere, idatzi zagun kolko-kolkoan gure Aita. Iruritzaga'ren izen maitea.

Gogoratu sarri beretzaz.

Eta laxter izango al da tolosar euskaltzale oron nai bizia, gorosarre bat bide, lenengo euskerazko gogo jardun eratzallea aipatu ta goratzea.

Euskera agurtzea baño ez genduke egingo.

Lizardi'tar Xabier... tamalez, etzaigu ludikide.

Joan zitzaigun... Aren oroitza ezarri zagun gure baitan.

Gorosarre eskeinka egon bear gatzaizkio une oro.

Aita gureka... Joxe Mari'rentzat, iñolaz ez gorosarre aundiagorik otoitza baño...

Amaikatxo oroitzapen zar astindu ziznkidaten, joan dan Garizumako misioak.

Eta beti, eleizan, ene Aberriko mintzoa entzuten nualarik, atsegin poz ugin artean, bi izen nenkuzkidan: Iruarritzaga'tar Jerbasi. Lizardi'tar Xabier.

Gizonki joka zagun bi oiei buruz.

Euskera alde, amaikatxo neke jasanak dira ta.

Uzturre